5 · 02 · §5.2
Epidemiologia: zer den eta zertarakoLa epidemiología: qué es y para qué
Epi (gainean), demos (herria), logos (zientzia): herriaren gainean dagoen zientzia. Zer ikertzen duen, zertarako eta nola.
1Testua
- Epidemiologia definitzea eta hitzaren jatorria azaltzea.
- Epidemiologiaren helburuak zerrendatzea.
- Metodo epidemiologikoaren helburuak bereiztea.
- Epidemiologia eta demografia lotzea.
5.2. EPIDEMIOLOGIA
Epidemiologiak herrialde baten osasunaren dinamika ikertzen du.
“Osasunarekin erlazionatutako egoera edo gertaeren (gehieneta n gaixotasunen) distribuzio eta determinatzaileen ikerketa da. Ikerketa horiek aplikatzen ditu gaixotasunak edo beste osasun arazoak kontrolatzeko”.
Osasunaren Munduko Erakundea (OME) Epi: Gainean edo inguruan / Demos: Herria / Logos: Zientzia.
HELBURUAK
Herrialde baten osasun egoera deskribatzen du.
Arazoaren garrantzia identifikatzen du.
Talde ezberdinetan gaixotasuna azaltzen den maiztasuna eta gaixotasunen joera identifikatzen du.
Gaixotasunen etiologia azaltzen du.
Erlazionatutako faktoreak eta transmisio bideak determinatzen ditu
Gaixotasun batek, herrialde batean duen garrantzia eta distribuzioa aurreikusten du.
Neurri prebentibo eta erradikatzaileen bidez gaixotasuna kontrolatzen du
METODO EPIDEMIOLOGIKOA
Helburuak
Komunitatearen osasun diagnostikoa egin.
Gaixotasunaren historia naturala eta soziala jakin.
Gaixotzearen arrazoiak ikertu.
Patologia berriak detektatu.
Ikuspuntu probabilistiko baten bidez gaixotasunen bilakaera aurreikusi.
Ekintza sanitarioak aztertu.
Zaintza epidemiologikoa.
Osasun ikerketako literatura aztertu.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Epidemiologia | Epidemiología |
| Determinatzailea | Determinante |
| Etiologia | Etiología |
| Historia naturala | Historia natural |
| Zaintza epidemiologikoa | Vigilancia epidemiológica |