5 · 04 · §5.2
Ikerketa epidemiologikoakLos estudios epidemiológicos
Deskribatu, aztertu edo esku hartu. Hiru familia, eta bakoitzak zer erantzun dezakeen eta zer ez.
1Testua
- Ikerketa deskriptiboa, analitikoa eta esperimentala bereiztea.
- Kohorte ikerketa eta kasu-kontrol ikerketa alderatzea.
- Ikerketa bakoitzaren abantailak eta desabantailak lotzea.
- Zergatik diren esperimentalak ebidentzia altuenekoak azaltzea.
IKERKETA EPIDEMIOLOGIKOA
Ikerketa epidemiologikoa modu sistematikoan burutzen diren ekintza intelektual eta esperimentalen multzoa da.
Bere helburua, giza-gaixotasunak sortzen dituzten kausen ezagutza eraikitzea da.
IKERKETA DESKRIPTIBOA
Ikerketa deskriptiboa Sinpleenak dira.
Deskribapena egiten dute.
Gaixotasun baten inguruan dauden ezaugarri nagusiak aztertzen dituzte (adina, sexua, maiztasuna…).
ERABILGARRITASUNA: Kudeaketarako zein hipotesiak planteatzeko erabiltzen dira.
HELBURUAK:
Gaixotasun baten bizitza deskribatzen da komunitate batean.
Arriskuan dauden pertsonak edo taldeak identifikatu.
Fenomeno epidemiologikoen distribuzioa espazioan eta denboran.
Gaixotasunen sailkapena egiteko lagundu
Hipotesiak sortu.
ADB.: Ikerketa ekologikoak eta kasu klinikoen serieak
Ikerketa ekologikoak:
Azterketa-unitatea TALDEAK dira
Gaixotasunaren maiztasuna taldeen artean alderatzen du
Baliagarriak, banakako neurketak egin ezin direnean Abantailak: Biztanleria-desberdintasunak deskribatzeko aukera ematen du Mugak: Populazioen batez besteko emaitzak
Kasu klinikoen serieak:
Deskribatu: paziente bakar baten edo paziente-talde baten esperientzia
Luzetarakoa da: denboran zehar eskuratutako informazioa
IKERKETA ANALITIKOA
Hipotesi baten abiapuntua Abantaila: Hipotesiak sortzen ditu Muga: Ez du kontrol-talderik, eta, beraz, aurkitzen dugun edozein AF (arrisku faktore) ustekabeko aurkikuntza izan daiteke Ikerketa analitikoa HELBURUAK: -Aurretik egindako beste ikerketetako hipotesien balioa ezagutu.
-Aldagaia eta efektuaren artean kausazko erlazioa dagoen ezagutu.
-Aldagaia, arrisku faktorea edo babeslea den jakin.
-Arriskua kuantifikatu.
ZEHARKAKO IKERKETA
BEHAKETA IKERKETAK: ZEHARKAKO IKERKETA
Une jakin batean definitutako biztanleria baten esposizioa (AF) eta gaixotasuna aldi berean baloratzen ditu
Arrisku-faktore baten maiztasuna eta gaixotasunaren maiztasuna aztertzen dira.
Prebalentzia-arrazoia: gaixotasunaren prebalentzia arrisku-faktorea dutenen eta ez dutenen artean alderatzen da.
Laginak adierazgarria izan behar du Abantailak: Ikerketa merkeak dira, denbora epe motzekoak. Hipotesia sor ditzakete.
Desabantailak: Ez zaie jarraipena egiten pertsonei.
KOHORTE IKERKETA
KOHORTE IKERKETA Pertsonen aukeraketa faktore batekiko esposizioaren araberakoa da. Denboran aurrera egiten da, hau da, prospektiboa da.
Esposizioan ez daudenen taldea erreferentziazkoa da.
Abantailak:
Hoberena aldez aurreko hipotesiak egiaztatzeko, arrazoi etikoengatik ezin badira azterketa esperimentalak egin (kausalitatea)
Gaixotasunaren historia naturala deskribatzeko
Esposizio arraroak
Eraginkortasun anitza
Intzidentzia Desabantailak:
Garestiak eta luzeak
Ez dute balio gaixotasun arraroetarako
KASU ETA KONTROL IKERKETA
Subjektuak galtzea KASU ETA KONTROL IKERKETA Bi talde ikertzen dira.
Hasierako taldea gaixotasunaren arabera sailkatzen da (gaixoak eta osasuntsuak) eta faktorearekiko esposizioa neurtuko dugu.
Abantailak:
Iraupen laburra
Gaixotasun arraroetarako aproposa
Epe luzeko gaixotasunetarako onena
Kostu txikia
KAUSA ANITZEKOA Desabantailak:
Ez du ez intzidentziarik ez prebalentziarik neurtzen
Eraginkortasun anitzekoa ez
Sesgo/Alborapen → memoria
Esposizio arraroak EZ
IKERKETA ESPERIMENTALAK
IKERKETA ESPERIMENTALAK Lehen ikerketa esperimentala: James Lind
Baldintza naturalen manipulazioa behar dute.
Denboran aurrera ikertzen da.
Bi talde behar dira: bat interbentzioa jasoko duten pertsonek osatutakoa (ikerketa taldea edo esperimentala) izango da eta bestea interbentziorik jasoko ez duena (kontrol taldea), alderaketa egiteko balio duena.
Gaixotasunaren etiologia aurkitu nahi da
Ebidentzia altueneko ikerketak dira Adibideak: entsegu klinikoak eta interbentziozko entsegu komunitarioak.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Kohortea | Cohorte |
| Prebalentzia-arrazoia | Razón de prevalencia |
| Alborapena | Sesgo |
| Kontrol taldea | Grupo control |
| Entsegu klinikoa | Ensayo clínico |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
IKERKETA EPIDEMIOLOGIKOEN FAMILIAK
Zeren arabera: Zer egiten duen ikerketak: deskribatu, aztertu edo esku hartu
| Ikerketa deskriptiboa | Ikerketa deskriptiboa Sinpleenak dira. Deskribapena egiten dute. Gaixotasun baten inguruan dauden ezaugarri nagusiak aztertzen dituzte (adina, sexua, maiztasuna…). ERABILGARRITASUNA: Kudeaketarako zein hipotesiak planteatzeko erabiltzen dira. |
|---|---|
| Ikerketa analitikoa | -Aldagaia eta efektuaren artean kausazko erlazioa dagoen ezagutu. -Aldagaia, arrisku faktorea edo babeslea den jakin. -Arriskua kuantifikatu. |
| Ikerketa esperimentala | Baldintza naturalen manipulazioa behar dute. Denboran aurrera ikertzen da. Bi talde behar dira: bat interbentzioa jasoko duten pertsonek osatutakoa (ikerketa taldea edo esperimentala) izango da eta bestea interbentziorik jasoko ez duena (kontrol taldea), alderaketa egiteko balio duena. Ebidentzia altueneko ikerketak dira Adibideak: entsegu klinikoak eta interbentziozko entsegu komunitarioak. |
BEHAKETA IKERKETAK
Zeren arabera: Noiz begiratzen den esposizioa eta noiz gaixotasuna
| Zeharkako ikerketa | Une jakin batean definitutako biztanleria baten esposizioa (AF) eta gaixotasuna aldi berean baloratzen ditu Arrisku-faktore baten maiztasuna eta gaixotasunaren maiztasuna aztertzen dira. Prebalentzia-arrazoia: gaixotasunaren prebalentzia arrisku-faktorea dutenen eta ez dutenen artean alderatzen da. |
|---|---|
| Kohorte ikerketa | KOHORTE IKERKETA Pertsonen aukeraketa faktore batekiko esposizioaren araberakoa da. Denboran aurrera egiten da, hau da, prospektiboa da. Esposizioan ez daudenen taldea erreferentziazkoa da. |
| Kasu eta kontrol ikerketa | Hasierako taldea gaixotasunaren arabera sailkatzen da (gaixoak eta osasuntsuak) eta faktorearekiko esposizioa neurtuko dugu. |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ez nahastu
Biak dira behaketa analitikoak eta biek esposizioa eta gaixotasuna lotzen dituzte; aldea zerengatik hasten diren da.
Kohorte ikerketa Kasu eta kontrol ikerketa Nondik hasten da Esposiziotik: esposatuak eta ez esposatuak Gaixotasunetik: gaixoak eta osasuntsuak Neurtzen du Intzidentzia Ez intzidentzia ez prebalentzia Gaixotasun arraroak Ez du balio Aproposa da Kostua eta denbora Garestia eta luzea Merkea eta laburra Muga nagusia Subjektuak galtzea Memoriaren alborapena Nondik datorren: KOHORTE IKERKETA · KASU ETA KONTROL IKERKETA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Nondik hasten da: Kohorte ikerketa / Kasu eta kontrol ikerketa
Esposiziotik: esposatuak eta ez esposatuak / Gaixotasunetik: gaixoak eta osasuntsuak
Neurtzen du: Kohorte ikerketa / Kasu eta kontrol ikerketa
Intzidentzia / Ez intzidentzia ez prebalentzia
Gaixotasun arraroak: Kohorte ikerketa / Kasu eta kontrol ikerketa
Ez du balio / Aproposa da
Kostua eta denbora: Kohorte ikerketa / Kasu eta kontrol ikerketa
Garestia eta luzea / Merkea eta laburra
Muga nagusia: Kohorte ikerketa / Kasu eta kontrol ikerketa
Subjektuak galtzea / Memoriaren alborapena