ERIZAINTZAOsasun publikoa · 1. maila

5 · 13 · §5.5

Hotz kateaLa cadena de frío

13. blokea 54tikPDF orrialdeak: 64, 65, 66

Txertoa sortzen denetik besoan sartu arte, 2-8 ºC artean. Katea hausten duena ez da ikusten: txertoak itxura bera du eta ez du balio.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Hotz katea definitzea eta zerk hausten duen izendatzea.
  • Giza baliabideen ardurak zerrendatzea.
  • Distribuzioko eta biltegiratzeko baliabideak bereiztea.
  • Hozkailuaren baldintzak izendatzea.
01

TXERTOAK GARRAIATZEA ETA KONTSERBATZEA

Hotz katea Txertoak sortzen direnetik administrazioa arte, beraien gaitasun immunizatzailea mantentzeko beharrezkoak diren elementu eta ekintzak dira hotz katea. Orokorrean, txertoak 2-8ºC artean egon behar dira. Hotz katea moztu dezakete gehiegizko tenperaturek, izozketek, argiak eta zahartzeak, txertoaren eraginkortasunean eraginez.

PDF · 64

HOTZ KATEAREN FASEAK HOTZ KATEAREN ELEMENTUAK

GIZA BALIABIDEAK: Pertsona arduradunak ekipoa kontrolatu eta zaindu eta immunizazio programen kudeaketarako behar diren ekintzak koordinatu eta exekutatu behar ditu.

Egunero egiaztatu behar da hozkailuaren tenperatura eguna hastean eta amaitzean eta erregistratu egin behar dira tenperatura horiek.

Hozkailuak behar bezala funtzionatzen dutela konprobatu.

Txertoen izakin guztiak kontrolatu, eskuragarri daudela ziurtatzeko eta kopuru handiegirik ez gordetzeko.

Aldiro kontrolatu txertoen stock-a eta haien iraungitze-data.

Egindako eskaerak zuzen jaso direla ziurtatu eta berdin beste nonbaitera bidaltzen direnean.

Zentrora iristen diren txertoak jaso eta berehala gorde.

Mantentze-lanetan izan daitezkeen intzidentziak hauteman: hotz-katearen etena… eta hauen arrazoiak identifikatu eta zuzendu. Geroago hauek ESIko eta Osasun Publikoko Azpi zuzendaritzako Epidemiologiako Unitateetako arduradunei jakinarazi.

Txertoak darabiltzaten profesional guztiei hauek erabiltzeko eta biltegiratzeko arauak jakinarazi eta prestakuntza eta trebakuntza ona eman.

BALIABIDE MATERIALAK:

DISTRIBUZIORAKO:

Hozkailudun garraiobideak

Hozkailu eramangarriak

Hotz akumulatzaileak

Kutxa isotermikoak:

Poliestirenozkoak, kartoi + poliuretano

Tenperatura kontrolatzaileak:

Termografoak

Termometroak

Adierazle kimikoak:

Hotz adierazleak

Tenperatura adierazleak

Denbora/tenperatura adierazleak

Hotz akumulatzaileentzat adierazleaK

BILTEGIRATZEKO:

Txerto kantitate handia behar ez denean

Berariazko hozkailuak erabiltzea komeni da, termostato batekin eta Tª maximoa eta minimoa erregistratuko duen termometro batekin.

Ateek ez dute apalik izan behar eta izotzaren aurkako sistemarik ez badu, aldiro desizoztu behar da (5mm-ko neurria ezin du gainditu).

Hozkailuko apalek sarea izan behar dute azpian.

Zuzenean entxufatu behar da sarera eta ez da INOIZ ERE deskonektatuko.

Ez da %100ean bete behar eta itzaletan jarri behar da, hormekiko 15cm inguruko tartea mantenduz.

ADMINISTRAZIORAKO JARRAIBIDEAK

Txerto gehienak 2-8ºCtan kontserbatu behar dira.

Ezin dira izoztu (salbuespenak daude).

Kontuz ibili behar da garraioan ez izozteko.

Fabrikatzailearen disolbatzailea erabili behar da.

Iraungitze data gertuenekoa duen txerto lotea erabili behar da lehenengo.

Txerto biziekin erabilitako materiala erraustu edo autoklabean esterilizatu behar da.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
Hotz kateaCadena de frío
Hotz akumulatzaileaAcumulador de frío
Kutxa isotermikoaCaja isotérmica
TermografoaTermógrafo
Adierazle kimikoaIndicador químico

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Hotz katea tenperatura gehiegizkoek, izozketek, argiak eta zahartzeak hausten dute, eta txertoak itxura bera izaten jarraitzen du: galdutako eraginkortasuna ez da ikusten.

    Nondik datorren: TXERTOAK GARRAIATZEA ETA KONTSERBATZEA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Hotz katea tenperatura gehiegizkoek, izozketek, argiak eta zahartzeak hausten dute, eta txertoak itxura bera izaten jarraitzen du: galdutako eraginkortasuna ez da ikusten.