5 · 16 · §5.5
Kontraindikazioak eta kontuan hartzekoakContraindicaciones y precauciones
Hiru maila: kontuan hartzekoak, benetako kontraindikazioak eta kontraindikazio faltsuak. Azkenak dira arriskutsuenak, txertoa alferrik galarazten dutelako.
1Testua
- Kontuan hartzekoak eta kontraindikazioak bereiztea.
- Betiko kontraindikazioak izendatzea.
- Berariazko kontraindikazioak zein diren jakitea.
- Kontraindikazio faltsuak identifikatzea.
TXERTOEN KONTRAINDIKAZIOAK ETA KONTUAN HARTZEKOAK
KONTUAN HARTZEKOAK: Pertsonaren osasun-egoerari erreparatu behar zaio, kontrako erreakzioak edo kontrako erreakzioen intentsitatea handi ditzaketen egoerak bizi baititzakete, baita txertoak immunogenizitatea sortzeko duen gaitasuna apaldu dezaketen egoerak ere.
Gaixotasun akutua >38ºC sukarrarekin
Antigorputzak dituzten odol eratorrien administrazioa
KONTRAINDIKAZIOAK:
Betiko kontraindikazioak:
Txertoaren konposagai bati erreakzio alergiko larria (anafilaktikoa)
Tosferina txertoa jarri ondorengo 7 egunetan entzefalopatia.
Berariazko kontraindikazioak:
Haurdunaldian eta immunogutxitu larrietan, txerto biziak.
Kontraindikazio faltsuak:
Antibiotikodun tratamendua
Ume goiztiarra edo edoskitze naturala
Gaixotasun arina eta febrikularik gabe.
TXERTAKETA AURRETIK ZIURTATZEKOAK
Check list Txertatu baino lehenagoko anamnesia
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Kontraindikazioa | Contraindicación |
| Anafilaxia | Anafilaxia |
| Entzefalopatia | Encefalopatía |
| Immunogutxitua | Inmunodeprimido |
| Anamnesia | Anamnesis |