5 · 10 · §5.5
Txertoak: hiztegia eta osagaiakLas vacunas: vocabulario y componentes
Zer den txerto bat, zer daraman barruan eta zertan bereizten diren immunitatea, immunizazioa eta immunoprofilaxia.
1Testua
- Txertoa, toxoidea eta immunoglobulina bereiztea.
- Txerto baten osagaiak izendatzea eta zertarako diren azaltzea.
- Immunitatea eta immunizazioa bereiztea.
- Immunoprofilaxi pasiboaren lau iturriak izendatzea.
5.5. TXERTOAK
TXERTOA: Mikroorganismo bizien, indargetuen edo agente horien zati antigenikoen suspentsioak dira, eta, ostalari batengan barneratzen diren unean, adaptazio-erantzunak (espezifikoa + memoria) eragiten dituzte, mikroorganismo horiek sortutako gaixotasuna prebenitzeko. *Antigenoa: Antigorputzak sortzea eragiten duen eta erantzun immunitarioa eragin dezakeen substantzia bat.
TOXOIDEA: Toxina bakteriano eraldatuak dira, ez-toxiko bihurtuak, eta antitoxinen sorrera bultzatzen dute.
(antitetanika).
IMMUNOGLOBULINA: Antigorputzak dituen soluzioa da, gizakien odoletik lortua. Zertarako?
Immunoeskasiak dituzten pertsonen immunitateari eusteko
Immunizazio pasiboa lortzeko erabiltzen da.
Muskuluen edo zainen barnetik ematen da.
ANTIGENOA: Antigorputz batek edo T zelularen hartzaileak ezagutzeko moduko molekula oro. Bakteriak edo birusak izaten dira txertoetako antigenoak, eta indargetuak (bizirik) ala inaktibatuak (hilik) egon daitezke.
Osorik edo haien zatiak erabiltzen dira.
KONTSERBAITZAILAK: Kontaminazio-arriskua dagoenean soilik gehitzen zaie substantzia hau txertoei, beraien kontserbazioari laguntzeko. Hauek dira sarrien erabilitako batzuk: tiomersala (gaur egun oso erabilera urria du), 2-fenoxietanola, formaldehidoa, fenola, benzetonio kloruroa eta antibiotikoak.
EGONKORTZAILEAK: Txertoaren egonkortasun termikoa, hezetasuna eta pH-a mantentzen laguntzen duten produktuak dira. Gelatina, laktosa eta albumina dira erabilienak.
ADJUBANTEA: Txertoari gehitzen zaion substantzia da, txertoko antigenoen immunogenizitatea handitzeko.
Zenbait adjubante mota daude.
IMMUNITATEA: Immunitatea giza gorputzak agente inbaditzaile espezifikoetatik (hala nola birusetatik, bakterioetatik eta ehun arrotzetatik) defendatzeko duen gaitasuna da.
IMMUNIZAZIOA: Txertaketa baino zabalagoa da. Produktu immunobiologiko bat emanez pertsona osasuntsu bati immunitate artifiziala emateko prozesuari egiten dio erreferentzia. Bi immunizazio-mota daude: Aktiboa (txertaketa) eta pasiboa (immunoglobulinak).
Lehen txertaketa: Txertoak hasierako erantzun egokia sorrarazteko behar dituen hasierako dosiak.
Oroitzapen dosia edo indargarria: Babes-maila egokiari eusteko behar diren dosi gehigarriak dira.
IMMUNOPROFILAXIA:
Pasiboa: Aurretik sorturiko antigorputzak sartzen dira gorputzean.
Serikoak: Animali edo gizakitik lortutakoak.
Espezifikoak: A hepatitisa, elgorria, amorrua…
Antigorputz monoklonalak: Ingeniaritza genetikoan lortuak.
Immunitate pasibo naturala: Jaioberriek amaren immunoglobulinak jasotzen dituzte, plazenta zeharkatuz edo esnearen bidez.
Aktiboa: Antigenoa gorputzean sartzen da ostalariak immunitatea sortzeko.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Toxoidea | Toxoide |
| Adjubantea | Adyuvante |
| Egonkortzailea | Estabilizante |
| Oroitzapen dosia | Dosis de recuerdo |
| Antigorputz monoklonala | Anticuerpo monoclonal |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
TXERTOAREN OSAGAI LAGUNTZAILEAK
Zeren arabera: Zertarako gehitzen zaion txertoari
| Kontserbatzaileak | KONTSERBAITZAILAK: Kontaminazio-arriskua dagoenean soilik gehitzen zaie substantzia hau txertoei, beraien kontserbazioari laguntzeko. Hauek dira sarrien erabilitako batzuk: tiomersala (gaur egun oso erabilera urria du), 2-fenoxietanola, formaldehidoa, fenola, benzetonio kloruroa eta antibiotikoak. |
|---|---|
| Egonkortzaileak | EGONKORTZAILEAK: Txertoaren egonkortasun termikoa, hezetasuna eta pH-a mantentzen laguntzen duten produktuak dira. Gelatina, laktosa eta albumina dira erabilienak. |
| Adjubantea | ADJUBANTEA: Txertoari gehitzen zaion substantzia da, txertoko antigenoen immunogenizitatea handitzeko. Zenbait adjubante mota daude. |
IMMUNOPROFILAXI PASIBOAREN ITURRIAK
Zeren arabera: Nondik datozen antigorputzak
| Serikoak | Serikoak: Animali edo gizakitik lortutakoak. |
|---|---|
| Espezifikoak | Espezifikoak: A hepatitisa, elgorria, amorrua… |
| Antigorputz monoklonalak | Antigorputz monoklonalak: Ingeniaritza genetikoan lortuak. |
| Immunitate pasibo naturala | Immunitate pasibo naturala: Jaioberriek amaren immunoglobulinak jasotzen dituzte, plazenta zeharkatuz edo esnearen bidez. |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ez nahastu
Apunteak biak definitzen ditu segidan, eta immunizazioa txertaketa baino zabalagoa dela dio: txertaketa aktiboa baino ez da.
Immunizazio aktiboa Immunizazio pasiboa Zer sartzen da Antigenoa Aurretik sorturiko antigorputzak Nork sortzen du immunitatea Ostalariak berak Beste batek, eta jaso egiten da Nola deitzen zaio Txertaketa Immunoglobulinak Nondik datorren: 5.5. TXERTOAK
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer sartzen da: Immunizazio aktiboa / Immunizazio pasiboa
Antigenoa / Aurretik sorturiko antigorputzak
Nork sortzen du immunitatea: Immunizazio aktiboa / Immunizazio pasiboa
Ostalariak berak / Beste batek, eta jaso egiten da
Nola deitzen zaio: Immunizazio aktiboa / Immunizazio pasiboa
Txertaketa / Immunoglobulinak